Metodoa
Urteetako esperientzian eta berrikuntzan oinarritutako lan-metodoa garatu dugu. Lantzen dugun Fabrika metodoak 6 osagai nagusi ditu:


Enpresaren kultura eraldatzen du ikuspegi sistemiko batekin eta modu jasangarrian.
Enpresa elkarri konektatutako sistema gisa ikusten dugu, nahi diren emaitzak lortzeko elkarrekin koordinatzen eta erlazionatzen diren bereizitako atalek eratua. Sistema sozial bizi eta konplexua da, non ekintza batek alderdi batean eragindakoak beste alderdietan ere izango duen eragina. Gainera, osotasunaren ikuspegi orokorra ere izan behar dugu kontuan .

Ikusten ez denaren alderdi informalaren garrantzia.
Gure arreta erakunde orotan zehaztutako egitura eta prozesu formal orori egoten da zuzenduta normalean. Baina badira ikusten ez diren baina aldi berean suertatzen diren hainbat alderdi, zeinak jardueren arrakasta mailan izango duten zerikusia. Horren adibide dira, besteak beste, betekizunak banatzea, afinitatea, estatusa eta boterea.

Pertsona / taldea / erakundea alderdiak bereiztea.
Kultura eraldaketa prozesuetan esku-hartzearen oinarrizko unitatea taldea da, haiekin guztiekin egin baitezakegu lan. Taldeak nola pentsatzen duen, nola entzuten duen, nola erabakitzen duen eta abar interesatzen zaigun. Haiek eraldatuz, norbere eraldaketa, pertsona bakoitzarena
ere eragiten dugu. Eta, denboran zehar areagotzeko ahalmenean oinarrituta, erakunde osoaren taldeko kultura ere eraldatzen du.

Aldaketa prozesuaren faseak diseinatzea lan ez presentziala ere eginez.
Ezinbestekoa da aldaketa prozesu baten fase guztiak ongi diseinatzea: konturatzea,
motibatzea, gauza berriak ikastea, praktika berriak garatzea eta denboran zehar sendotzea. Lan ez presentzialean oinarritzea aurrera egiten laguntzeko, ikasitakoa barneratzeko eta denboraren erabilera optimizatzeko.

Lidergoa desberdintasunak barneratzeko eta taldearen kohesioa ziurtatzeko.
Lidergoak aniztasunerako gune seguruak eskaini behar ditu, non desberdin pentsatu, adierazi eta jardun ahal izango den. Eta, aldi berean, helburu berberak, kohesioa eta taldearen zati izate sentimendua ere babestuko ditu.

Kultura eraldaketa ibilbide luzeko bidaia gisa.
Enpresa baten kultura ez da egun batetik bestera aldatzen, agian inoiz ere bukatuko ez den ibilbide luzeko bidaia baita. Enpresa bakoitzak egiteko eta erlazionatzeko modu berriak aurkitu eta barneratzeko bere erritmoa aurkitu behar du, eta gero eta autonomia handiagoa lortzen joan behar du prozesu osoan zehar.