Taldeak eta Erakundeak Sistema Bizi Gisa

Edozein giza sistematan (taldea edo erakundea) nahi diren eta helburu jakin batekin lerrokatuta dauden emaitzak lortzera bideratuta dagoen egitura formala dago, eta baita egitura informala ere. Azken hori ez bada ezagutzen, aurrekoaren eraginkortasunean eragin dezake modu negatiboan. Egitura informala errepikatzen diren elkarrekintza- eta eragin-zikloetatik sortzen da eta horietatik pertsonak beren
behar garrantzitsuak asebetetzen saiatzen dira (segurtasuna, pertenentzia, errekonozimendua, etab.).

Monografiko honetan taldeetan eta erakundeetan izaten diren prozesu formalak eta informalak txertatu ditugu baita ikusten ez diren, kontzienteak ez diren, pertsonen arteko elkarrekintzetatik sortutako egitura informal nagusiak ere. Besteak beste, afinitate-sarea, rol-egiturak eta estatus-hierarkia gailentzen dira.

Helburuak

  •  Giza erakundeak sistema bizi sozial gisa ezagutzea, prozesu formalen (diseinatuak) eta informalen (sortzen ari direnak) arteko bereizketa eta bigarrenek lehenei nola eragiten dieten.
  • Egitura informal nagusiak ezagutzea eta horiekin lan egitea taldearen edo erakundearen eraginkortasuna hobetzeko.

Edukiak

  • Erakundeak Sistema Bizi gisa.
  • Prozesu formalak eta informalak giza sistemetan.
  • Afinitatea, rolak eta estatusa, garatzen doazen hiru egitura.