Adimen eta Kudeaketa Emozionala

Emozioek egiten dugun guztian eragiten dute, baita taldeen prozesuetan ere. Pertsonek nola sentitzen diren adieraz dezaketen espazioak sortzeak eta eusteak pertsonen ongizatea
hobetzen laguntzen du, beren ikasketa- eta garapen-prozesuan entzunak eta lagunduak sentitzen baitira; horrez gain, komunikazio txarretik eratorritako tentsioei eta gatazkei aurrea
hartzen eta akasdunak eta eraginkorrak ez diren prozesuak eta egoerak zuzentzeko oso baliagarria den informazioa biltzen ere laguntzen du.

Helburuak

  • Lan-eremuan sortutako emozioak partekatzeko eta kudeatzeko espazio seguruak sortzen ikastea.
  • Pertsonen eta taldeen adimen emozionala garatzea emozioak helburu kontziente baten zerbitzura jartzeko.

Edukiak

  • Emozioak, sentimenduak eta afektuak. Oinarrizko ideia batzuk.
  • Emozioen sailkapena.
  • Adimen eta ekologia emozionala.
  • Taldeetako zenbait oinarrizko emozio: kulpa, amorrua, ardura.
  • Afektua taldeetan eta erakundeetan.
  • Emozioen eragina talde-prozesuetan.