Komunikazio eraginkorra
Komunikazioa giza sistemen (taldeak eta erakundeak) erlazio-prozesu guztien oinarria da. Komunikazio onik gabe, kudeaketa- eta lan-prozesu formal guztien eraginkortasuna asko kaltetu daiteke. Entzute aktiboa eta enpatikoa eta adierazpen zintzoa eta egiazkoa dira edozein komunikazio eraginkorren oinarrizko bi elementu; gatazkak aurreikusteko, laneko giro ona sortzeko eta taldearen jakinduriarekin konektatzeko aukera ematen dute. Komunikazio eraginkorraren bidez pertsonek beren beharrak segurtasunez eta konfiantzaz partekatzen dituzten espazioak sor daitezke.
Helburuak
- Komunikazio-zailtasun nagusiak zein diren eta nola eragiten diguten ezagutzea.
- Entzute aktiboa eta enpatikoa praktikatzea eta egiazkotasunean eta gardentasunean oinarritutako komunikazio asertiboa garatzea.
- Feedback kritikoa eta esker onekoa Komunikazio Ez-bortitzetik ematen eta jasotzen ikastea.
Edukiak
- Sistema Bizietako informazio-jarioa.
- Komunikazioa. Zailtasunak eta oztopoak.
- Komunikazio-estiloak. Asertibitatea.
- Entzute aktiboa eta enpatikoa.
- Feedback kritikoa eta esker onekoa ematea eta jasotzea.
- Komunikazio enpatikoa.