Bilerak eta Erabaki Eraginkorrak

Egoera hauetakoren batean ezagutzen al duzu zeure burua?

  • Zure taldean bilera asko daudela… baina erabaki gutxi hartzen direla sentitzen duzu?
  • Betiko patroia errepikatzen dela sumatzen duzu: batzuek hitz egiten dute, besteek
  • burua mugitzen dute, eta ezer ez da aldatzen?
  • Zaila egiten zaizu bilera bat egituratzea, desbideratu ez dadin edo alferrik luza ez dadin?
  • Ondoren ulertzen ez diren… edo eusten ez zaien erabakiak hartzen al dira?

Helburuak

  • Bilera eraginkorrak, motibatzaileak eta inklusiboak diseinatzea eta erraztea.
  • Talde eta egoera desberdinetara egokitutako erabaki-metodoak ezagutzea.
  • Elkarrizketen kalitatea eta hartutako erabakiekiko konpromisoa hobetzea.

Edukiak

  • Zer motatako bilera ari gara egiten? Gobernantzarako galdera gakoak.
  • Erabaki-hartzean ohikoak diren zailtasunak.
  • Bilera bat eraginkorra egiten duten elementuak.
  • Proposamenak ikertzeko, lehentasunak ezartzeko eta eraikitzeko teknikak.
  • Erabaki-metodoak (adostasuna, onespena, bozketa, etab.).