Aldaketaren Kudeaketa
Aldaketa sistema bizi guztietan (pertsonak, taldeak edo erakundeak) gertatzen den zerbait da. Eta pentsatzen dugunetik urrun, beti da barneko prozesuen emaitza. Inguruak indar handiagoarekin edo txikiagoarekin eragiten digu, baina ez da aldaketaren kausa. Aldaketak zerbait saihestezin eta horren kontra ezer egiterik ez bagenu bezala har ditzakegu. Edo era kontzientean diseina eta bidera ditzakegu eta, taldeen kasuan, baita era parte-hartzailean ere. Sistema bizietako aldaketa-prozesuak hobeto ezagutzeak aldaketekiko beldurra txikitzea eta kudeaketa hobea dakartza.
Helburuak
- Aldaketa-prozesuek pertsonengan, taldeetan eta erakundeetan nola funtzionatzen ulertzea.
- Maila pertsonalean eta taldekoan egokitzapen-kudeaketa egiten lagunduko diguten estrategiak garatzen ikastea.
Edukiak
- Aldaketa sistema bizietan. Oreka eta trantsizioak.
- Aldaketa-prozesuak taldeetan eta erakundeetan.
- Diseinatutako aldaketak eta kontzienteak. ADKAR eredua.
- Bat-bateko aldaketaren kudeaketa.
- Aldaketa ulertzeko ereduak.
Informazio gehiago eta izen-emateak
Argi Ezkurra
T. +34 943 06 43 43
E. argiezkurra@fabrika.eus