Cookie politika
Zer da cookie bat?
Funtsezkoak dira cookieak Interneten funtzionamendurako: ezin dute kaltetu erabiltzailearen ekipamendua/gailua, eta nabigatzailearen konfigurazioan aktibatuta badaude, webgune horretako funtzionamendu-arazoak aurkitzen eta konpontzen laguntzen digute. Behar bezala funtzionatzeko erabiltzen ditu webguneak cookieak, zeinak lagungarriak baitira erabiltzaileak nabigazioan izan duen jarduera jakiteko.
Webgune honetan instalatutako cookie batek ere ezin du erauzi informaziorik disko gogor batetik, edo informazio pertsonalik ostu.
Indarrean den legeriari jarraikiz, FABRIKAk baimena eskatzen dizu cookie hauek erabiltzeko. Ez badituzu cookieak onartzen, ez egin klik bannerreko «Onartu»-n eta ez konfiguratu nabigatzailea zure ekipamenduan cookieak instalatzea eta/edo erabiltzea eragotz dezan.
Zer cookie-mota erabiltzen ditugun eta zer helburu dituzten
Nola betetzen duen araudia FABRIKAk
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 Erregelamenduari jarraikiz (DBEO), cookieei eta haien tratamenduari eta erabilerari buruzko informazioa eskaintzen dizugu FABRIKAren webgunean.
Zure baimena da adierazitako helburuetarako zure datu pertsonalak tratatzeko FABRIKAk duen legitimazioaren oinarria, hari esker administra baititzakete beren lehentasunak webgune honen erabiltzaileek, cookieak konfiguratuz.
Nola desgaitu cookieak
Gure webgunera sartzean, cookieei buruzko ohar edo informazio-banner bat ikusiko du erabiltzaileak. Cookieak instalatzeko baimena nola eman edo uka dezakeen azalduko dio oharrak, eta konfigurazio-panel batera eramango du. Berriro konfiguratzeko, hona sartu behar du erabiltzaileak:
Nola kudeatzen diren zure datu pertsonalak cookie bidez
FABRIKAk eta hirugarren enpresa batzuek kudeatzen dute gure webgunearen erabilerak sortzen duen informazioa, betiere politika honetan deskribatutako helburuetarako.
Cookie gehienek informazio anonimoa biltzen dute, hau da, webgunearen erabiltzailea zein den jakiteko aukerarik ematen ez duena, baina ezartzen diren kodeetako batzuek nabigatzailea edo erabiltzen den gailuaren aplikazioa bereiz ditzaketenez, gerta daiteke datu pertsonalak babesteko araudia aplikatu behar izatea. Honenbestez, jakinarazten dizugu cookie-politika honetan adierazitako helburuetarako erabiliko dela cookieen bidez jasotzen den informazioa.
Dena dela, kontuan izanik kode horiek ez dutela aukerarik ematen erabiltzailea identifikatzeko, ez dira aplikagarri izango datuak babesteko araudian jasotako eskubideak (datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, mugatzea eta beste norabait eramatea), kasu honetan izan ezik: erabiltzaileak emandako informazio osagarriaren bidez haren nortasuna bere cookieen identifikazio-kodeekin uztartu badaiteke.
Erabiltzaileak uste badu urratu egin dela bere datuak babestuta egoteko eskubidea, datuen babeserako ordezkariarengana jo dezake, XXXXX helbide elektronikora idatziz. Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara ere jo dezake (www.aepd.es webgunea), baldin eta erantzunak ase ez badu.
Jakinarazten dizugu, bestalde, litekeena dela Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko egotea hirugarren enpresa zerbitzu-emaileetako batzuk; hori dela eta, cookieen erabilera baimentzen duzunean zure datuak transferitzeko ere baimena ematen ari zara, enpresa horiek dagokien zerbitzua eman dezaten.
Erantzukizuna
FABRIKAk ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik cookie-politika honetan aipatzen diren hirugarren erakundeen pribatutasun-politikaren edukiarekiko edo egiatasunarekiko.
Web-nabigatzaileak dira cookieak biltegiratzen dituzten tresnak, eta handik baliatu behar duzu cookieak kentzeko edo desgaitzeko eskubidea. FABRIKAk ezin du bermatu nabigatzaile horiek cookieak egokiro erabiltzen dituztenik.
Gure cookie-politikaren eguneratzea
Aldez aurretik jakinarazi gabe alda dezake politika hori webgune honek, baldin eta cookieen erabilerari eragiten dion aldaketarik egiten bada, legearen edo erregelamenduaren aginduz edo politika hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aginduetara egokitzearren. Horregatik, hainbatean behin webgunera sartzea gomendatzen dizugu.