Programak
Enpresari zuzendutako programak eta banakako laguntza-programak uztartzen ditugu, erakundeen kultura eraldatzeko.
Gainera, hezkuntzaren munduan eta administrazio publikoetan sentsibilizazioa sustatzeko beste programa batzuk eskaintzen ditugu, bai eta adituekiko edo negozio-eskolekiko aliantzak eta ikerketa- eta garapen-programak ere.
Erakundeetako programak
Kultura eraldatzeko programak
Enpresa-kultura osotasunean eraldatzen dute, sistema osoaren gainean globalki eraginez.
- Kultura Berria - Kontzientziazioa.
- Kultura Berria - Trebakuntza.
- Kultura Berria - Eraldaketa.
- Kultura Berria - Integrazioa.
Enpresa-programa guztiak Express bertsioan ere eskaintzen dira (egun jarraietan egiten diren programa trinkoak, joan-etorri bakarrean egitea eskatzen duten enpresentzat).
Pertsona eraldatzeko programak
Modu osagarrian, enpresa horiei pertsona eraldatzeko programak eskaintzen dizkiegu, eskatzen dutenentzat.