Kultura Berria - Kontzientziazioa
Lehenago "ona" zena jada nahikoa ez dela jabetzen hasi diren eta aldatzeko beharrezko kontzientzia eta motibazioa landu nahi dituzten enpresentzat. Ezinbesteko abiapuntua da pertsonak erakundearen gaineko ikuspegi sistemikora bideratzeko, eta kultura berriaren printzipioetan oinarrituta dauden pentsatzeko, egiteko eta erlazionatzeko modu berriak ikasteko.
Enpresa-kultura berriaren 8 printzipioetan oinarrituta landutako helburu zehatzak.
1. Helburu inspiratzailea
1.1. Onura orokorrarekin bat datozen helburu komunak dituen xede bat pentsatu eta zehaztea.
1.2. Zehaztea zergatik egiten diren gauza batzuk eta ez beste batzuk, eta zergatik modu batean eta ez bestean.
1.3. Pertsonen eta erakundearen barnean sakoneko alderdiak mugiaraztea.
1.4. Galdera hauei erantzungo dien xedea aurkitzea: Zergatik da garrantzitsua egiten duguna? Zer ekarpen egiten dugu? Zeren falta igarriko lukete gure bezeroek desagertuko bagina?
2. Konfiantza
2.1. Behatzailea instalatzea, kontuan hartuta gure ekintzek pertsonen arteko konfiantzan duten eragina.
2.2. Taldean lan egitean, epaiketak, kritikak eta susmoak saihestea.
2.3. Konfiantzazko guneak eta giroa sortzea.
2.4. Ahulezia modu eraginkorrean erabiltzea: akatsak eta mugak onartzea.
2.5. Zuzentasunez jokatzea, pertsona guztiak modu egokian tratatuz, faboritismoa saihestuz.
3. Balio partekatuak
3.1. Partekatutako balioak zehaztea.
3.2. Balio horiek adierazten dituzten jokabideak eta ekintzak zehaztea.
3.3. Lana ondo egitera, taldeko kide sentitzera eta helburu berberen alde elkarrekin lan egitera bultzatzen duten balioak partekatzea.
3.4. Pertsonen jokabideetan eta jardueretan eragin positiboa duten balioei eusteko tresnak diseinatzea.
4. Jendearen ongizatea
4.1. Pertsonak erakundearen erdigunean jartzearen eraginaz jabetzea, haien nahien eta beharren inguruan hausnartzea.
4.2. Arrakasta pertsonalaren aurretik jartzea taldearen arrakasta. Benetako taldeak edukitzea da pertsonak zaintzeko modurik onena.
4.3. Erakundearen barruan, gure ekintza pertsonalei eta taldean egiten ditugunei zentzua ematea.
5. Lidergo Bideratzaile Eraldatzailea
5.1. Behatzailea instalatzea "lidergo kontzienteari" dagokion begirada autokritikoa izateko.
5.2. Enpresa sistema bizi eta konplexu gisa ulertzea, zati batean egindakoak gainerakoei eragiten diela kontuan hartzea.
5.3. Lantaldeen eta kideen prozesuak lagundu eta bideratzea, eta, euren buruaren bertsiorik onena eskain dezaten erronka egitea, errespetuz.
5.4. Kalitatezko elkarrizketa eraldatzaileak izatea.
5.5. Taldeak dinamizatzeko eta pertsonak motibatzeko trebetasuna garatzea, lankidetza-giroa eta talde-izaera sustatzea.
5.6. Entzumen aktiboa eta enpatiazkoa egitea, eta galdera irekiak.
6. Komunikazio Eraginkorra
6.1. Kontuan izatea garrantzitsuena ez dela komunikatzen duzuna, komunikatzen duzun hori nola ulertzen den baizik.
6.2. Zer, nork, zertarako, nori, nola, noiz eta non komunikatu zehaztea.
6.3. Pertsonek lanerako eta erabakiak hartzeko behar duten informazioa irits dadin, gune eta kanal egokiak eraikitzea.
6.4. Komunikazio deskriptibotik komunikazio sortzailera igarotzea.
7. Parte-hartzea
7.1. Partaidetzan oinarritutako erakunde batek duen eragin positiboaren kontzientzia garatzea.
7.2. Jarrera parte-hartzailea sustatzea. Parte-hartzea sustatuko duten ekintza-planak ezartzea.
7.3. Pertsonak ekintzarako gaitzea, talde-lana goraipatu eta aitortzea.
7.4. Gune egokiak sortzea "anplifikadore-lana" egingo duten lider berriak azaldu daitezen, talentudun pertsonak sustatuta.
7.5. Enpresak irabazten badu guztiok irabazten dugula dioen Irabazi-Irabazi filosofiari heltzea.
8. Moldagarritasuna
8.1. Sistema, ekipo edo erakunde batek bere barne-dinamika modu arin eta eraginkorrean doitzeko duen gaitasuna da, ingurune aldakor, zalantzagarri eta konplexu batean gertatzen diren aldaketei erantzun egokia emateko.
8.2. Seinaleak irakurtzen eta haien aurrean jarduten azkarrak izatea.
8.3. Aldaketa-prozesuak hobeto kudeatzeko ezagutzak eta trebetasunak izate.
8.4. Ideia eta proposamen berriekin esperimentatzea.
8.5. Funtzionatzen ez duena baztertu eta funtzionatzen duena indartu.
8.6. Ikasteko gaitasun hori erakunde-kulturan instalatzea.
Orientazio jarduerak
Orientazio jarduerak | Orientazio jarduerak | |
---|---|---|
Aurrez aurreko lana |
|
|
Lan ez-presentziala |
|
|
Gutxi gorabeherako iraupena:
4 hilabete
Programak enpresa bakoitzaren beharren eta ezaugarri zehatzen arabera pertsonalizatzen dira. Iraupena eta prezioa gutxi gorabeherakoak dira, eta aurkeztuko den aldez aurreko aurrekontuan zehaztuko dira.
Programa hau Express bertsioan ere eskaintzen da (egun jarraietan egiten den programa trinkoa, joan-etorri bakarrean egitea eskatzen duten enpresentzat).
Informazio gehiago eta izen ematea
Argi Ezkurra
T. +34 943 309 030
E. argiezkurra@fabrika.eus