Kultura Berria - Eraldaketa

Kultura-eraldaketari ekiteko beharrezkoak diren kontzientzia eta motibazioa barneratuta izanik, egiteko eta harremanak lantzeko modu berriak ezarriz ekintzetara jauzi egin nahi duten enpresentzat. Etengabeko praktika behar da aldaketak txertatzeko eta gaitasun, prozesu eta egitura berriak sendotzeko. Aldaketaren eragile izango diren pertsonen sarea ere beharrezkoa da, baita sendotze-prozesu iraunkorra ere, aldaketei eutsi eta ohitura zaharretara ez itzultzeko.

Objetivos específicos trabajados sobre los 8 principios de la Nueva Cultura de Empresa.

1. Helburu inspiratzailea

1.1. Ikuspegi sistemikoa barneratzea, edozein fenomenori heltzean kontuan hartzea osotasunaren zati bat dela, eta ez isolatutako zerbait.

1.2. Sakon aztertzea egiten duguna zertarako egiten dugun, eta kide izatearen sentimendua sustatzea.

1.3. Helburu inspiratzaile batetik abiatuz, enpresako erabaki-hartzeak bideratzea, pertsona guztiek elkarrekin norabide berean arraun egitea lortzeko.

1.4. Bikaintasunaren alde egitea, produktibitatea eta gure produktu eta zerbitzuen kalitatea nabarmen handituz.

1.5. Helburuari lotutako estrategiak diseinatzea talentua erakartzeko eta mantentzeko (employer brandinga).

1.6. Helburu inspiratzaile batean oinarrituz, taldeak sendotzea, eta, eguneroko lanari zentzua ematea.

1.7. Zuzeneko harremana duten interes-taldeen arteko lotura areagotzea (jabeak, langileak, bezeroak, hornitzaileak).

2. Konfiantza

2.1. Konfiantzazko espazioak eta inguruneak sortzea askotariko tresnen bidez.

2.2. Erantzukizunak inoren esku uzten eta bideratzen jakitea, pertsonak ahaldunduz.

2.3. Pertsonek erantzukizunak har ditzaten erraztea, haien prestakuntza eta askatasuna sustatuz.

2.4. Jendearen konfiantza merezi duen eredu inspiratzailea izatea.

2.5. Pertsonak taldearen parte garrantzitsua senti daitezen aukerak sortzea.

2.6. Arreta zereginera bideratzea emaitzara beharrean, presioa eta beldurra murrizteko.

2.7. Taldearen eta norbanakoaren jardunbide onerako beharrezkoak diren tresnak eta baliabideak eskaintzea.

2.8. Norberarengan, besteengan eta proiektu komunetan konfiantza handiagoa izateko estrategiak.

2.9. Pertsonen iritzia eskatzea taldearen errendimendua hobetzeko.

2.10. Lankideengan konfiantza izatea lortzea, eta, horretarako, gatazkei modu eraikitzailean heltzea eta konponbideak bilatzea.

2.11. Taldeen eta pertsonen sinesmen mugatzaileei aurre egitea bakoitzaren balioa landuz eta hazkunde-prozesuetan parte hartzera bultzatuz.

3. Balio partekatuak

3.1. Erakundearen kulturan eragin positiboa izango duten balioei eustea, eta munduan egoteko eta izateko geure modua zehaztea.

3.2. Balio pertsonalak eta erakundearenak bateratzea, pertsona guztiek norabide berean arraun egin dezaten.

3.3. Egiten dugunari zentzua ematea, eta erakundeko pertsonek balioztatu eta gauzatzen dituzten jokabideak izatea.

3.4. Ikuspegi sistemikoari eutsita, balio egokiak hautatzea eta enpresako kide guztiek parteka ditzaten lortzea.

3.5. Etikan, harreman zintzoetan eta zerbitzuan oinarritutako lan-ingurunea sustatzea, barneko eta kanpoko bezeroen artean gogobetetze-mailarik handiena lortze aldera.

3.7. Erakundeari buruz barruan zein kanpoan duten iritzia hobetzen laguntzea, gure balioak erakutsita eta horiei koherentziaz eutsita.

3.8. Enpresaren balioen erakusgarri diren pertsonak eta taldeak goraipatzea.

3.9. Balioekin lotutako estrategiak diseinatzea talentua erakartzeko eta mantentzeko (employer brandinga).

3.10. Balio partekatuetan oinarrituta, erakundearen erresilientzia, iraunkortasuna eta jarraikitasuna areagotzea.

4. Jendearen ongizatea

4.1. Pertsonak eta haien beharrak (kontziliazioa, malgutasuna...) zaintzea sustatuko duen kultura sortzea.

4.2. Pertsonak trebatzea, eta lanpostuak diseinatzea ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak hobetu ditzaten.

4.3. Bideragarriak, neurgarriak eta erronka diren helburuak zehaztea beti.

4.4. Bizimodu osasungarria bultzatzea (kirol-jarduerak, elikadura osasuntsua, jateko aukerak...).

4.5. Atseden egokia eta gaixotasunen prebentzioa sustatzea.

4.6. Pertsonei nolabaiteko autonomia-maila ematea, haientzat garrantzitsuak eta interesgarriak diren proiektuak aurrera eramateko.

4.7. Ikuspegi "sistemikoa", harreman funtzionalak eta pertsonen artekoak hobetzeko; erakunde barnean ekintza pertsonalei eta taldekakoei koherentzia ematea.

5. Lidergo eraldatzailea

5.1. Norberaren ezagutzan sakontzea, ohiturak berrikusteko eta eragin positiboa duen lidergo kontziente eta koherentea gauzatzeko.

5.2. Desadostasunak azaltzeko, elkarrizketa korapilatsuak izateko eta gustukoa ez dena adierazteko ingurune segurua sortzea. Adimen emozionalaren bidez gatazkak konpontzea.

5.3. Desberdintasunak integratzea eta taldearen batasuna berreskuratzen ahalegintzea.

5.4. Taldeak dinamizatzeko eta pertsonak motibatzeko trebetasuna garatzea.

5.5. Lidergoa aurrera eramatea exijentziaren eta egindako lana onartzearen arteko oreka zainduta.

5.6. Agindutakoak eta konpromisoak betetzea; pertsona gardena, zintzoa eta fidagarria izatea.

5.7. Akatsak eta porrotak onartzea, baita ez jakitea ere. Ahulezia konfiantza-iturri.

5.8. Taldekideen artean zereginak eta lan-karga koherentziaz banatzea. Behar den pertsona aukeratzea lanpostu egokirako.

5.9. Aldaketen aurrean egokitzeko gaitasuna, plastikotasuna eta jarrera irekia areagotzea.

5.10. Lantaldeen eta kideen prozesuak lagundu eta erraztea, eta, euren buruaren bertsiorik onena eskain dezaten erronka egitea, errespetuz, betiere.

5.11. Eredu izatea, "izan zaitez zu erakundean ikusi nahi duzun aldaketa".

5.12. Pertsonen arteko gaietan trebetasunak lantzea, gatazkak konpontzeko eta egoera korapilatsuak kudeatzeko.

5.13. Erabaki konplexuak hartzea arriskuak eta ardurak onartuta. Porrotak, halaber, ikasteko eta hazteko aukera bilakatzea.

6. Informazio gardena

6.1. Informazioa zaintzea, modu soil eta ulerterrazean aurkezteko.

6.2. Barrura begira informazio garrantzitsua partekatzea, besteak beste, finantza-errendimenduari, lehentasun estrategikoei eta arlorik kezkagarrienei buruzko informazioa.

6.3. Informazio deskribatzailea eta sortzailea lantzea.

6.4. Benetako informazioa ezagutzen duten pertsonen erantzukizuna sustatzea.

6.5. Komunikatzeko egitekoa izango duten pertsonak trebatzea. Askotan mezularia izaten da mezua.

6.6. Informazioa modu proaktiboan eta borondatez emateko sistema eraikitzea, inork galdetu arte itxaron gabe.

6.7. Bezeroekiko eta hornitzaileekiko elkarrizketa zintzoa sustatzea eta informazio garrantzitsua partekatzea, lankidetza egokia lortze aldera.

7. Komunikazio eraginkorra

7.1. Galderak egitea eta entzute aktiboa lantzea beste pertsona ezagutzeko, haren postua edozein dela.

7.2. Abiadura handiko komunikazio-kanalak eraikitzea. Arazoak azkar konpontzea.

7.3. Komunikatzeko modu berriak sustatzea, eraginkorrak, zirraragarriak eta motibagarriak.

7.4. Komunikazio irekia eta arina izatea enpresako maila desberdinetako taldeen artean; helburuak zehaztea, azalpen argiak ematea eta orientabidea ahalbidetzea.

7.5. Komunikazioan, bereiztekoak dira funtsezkoa dena, garrantzitsua dena eta baztergarria dena, "gutxiago gehiago da".

7.6. Informazioa bi noranzkoetan partekatzea, eta mezuak distortsiorik gabe modu egokian zabaltzen direla ziurtatzea.

7.7, Enpresaren eraginkortasuna hobetzea. Pertsonek zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeto egingo dute lan, eta erakundean erabat integratuta sentituko dira.

7.8. Feedbacka eskatzea komunikazio guztietan. Funtsezkoa da zer ulertu den jakitea.

7.9. Komunikazio toxikoa saihestea ("mezu elektroniko lehergarriak").

8. Kudeaketan eta/edo emaitzetan parte hartzea

8.1. Langileen konpromisoa enpresaren helburuekin bateratzea.

8.2. Gune egokiak sortzea "anplifikadore-lana" egingo duten lider berriak azal daitezen.

8.3. Talde-lana goraipatu eta aintzatestea.

8.4. Guztiak erabakien parte sentiaraztea. Baliagarri izatearen sentimenduak areagotzea.

8.5. Kudeaketan ahalik eta partaidetzarik handiena lortzea etengabeko hobekuntza-sistemak sortzeko.

8.6. Aniztasuna aukera bikain gisa aintzatetsi eta bultzatzea.

8.7. Konpromiso berriak eta ardura handiagoak onartzea.

8.8. Eraginkortasuna lortzeko partaidetza-ibilbideak diseinatzea.

8.9. Lotura eta harreman baliotsu eta aberasgarriak sortzea.

8.10. Emaitzetan parte hartzeko ereduak aztertzea.

8.11. Interes komunean oinarritutako talde-akordioak lortzen jakitea, elkarrekiko errespetutik eta gardentasunetik abiatuta.

Culture

Programa hau Express bertsioan ere eskaintzen da (egun jarraietan egiten den programa trinkoa, joan-etorri bakarrean egitea eskatzen duten enpresentzat).

Informazio gehiago eta izen ematea

Argi Ezkurra
T. +34 943 309 030
E. argiezkurra@fabrika.eus