Kontzientziazio-Liderrak

Beren taldeen errendimendua haunditu eta enpresako komunikazioa , konpromisoa eta ongizatea hobetu nahi duten liderri zuzendua.

Helburuak:

  • Pentsatzeko, egiteko eta erlazionatzeko modu berriak planteatzea, kultura berriaren printzipioetan oinarrituta.
  • Ziurgabetasunari eta erronka berriei (digitalizazioa, talentua, jasangarritasuna, etab.) aurre egiteko kontzientzia eta motibazioa lortzeko entrenamendua hastea.
  • Erakundeko taldeetan eta pertsonengan eragina izango duen lidergo eraldatzailea garatzeko trebetasunak eskuratzea.

 

botón web

 

Orientazio jarduerak

Kudeatzaileak
Aurrez aurreko lana
  • 6 orduko saioak aretoan, kudeatzaile-talde txikia partaide dela (36 ordu).
    • 1go Saioa: Aurkezpena, Lerrokatzea eta Behatzailea.
    • 2. Saioa: Komunikazio eraginkorra, Elkarrizketaren artea.
    • 3. Saioa: Emozioak eta Epaiketak. Mugimendurako prestasuna.
    • 4. Saioa: Prozesu informalak. Estatusa/Boterea/Rolak.
    • 5. Saioa: Informazioa eta gatazka kudeatzea. Erabakiak hartzea.
    • 6. Saioa: Aldaketaren kudeaketa eta Lidergo Eraldatzailea.
  • Banakako 3 coaching-saio.
  • Lana bukatu ondoren, ebaluazio-bilera.
Lan ez-presentziala
  • Dokumentazioa eta errefortzurako eduki teorikoa bidaliko dira, egindako lanean sakontzeko.
  • Saioen arteko tarteetan bideoak eta ikus-entzunezko material inspiratzailea bidaliko dira, jada landu diren kontzeptuak sendotzeko eta ezagutza berrirako prestatzeko.
  • Behaketa egiteko eta praktikan jartzeko ariketa errazak proposatuko dira, lantokian kontzientziazioa eta motibazioa barneratzeko.
  • Komunikazio-taldeak sortuko dira, entrenatzaileekin eta taldeekin partekatuz eta elkarreraginez prozesua aberasteko.
  • Jarraipeneko bideokonferentziak, prozesuaren aurrerapen-maila partekatzeko.

Gutxi gorabeherako iraupena:

4 hilabete

 

  • Hasiera: Urria.
  •  3 astean saio bana.

Informazio gehiago eta izen ematea

Argi Ezkurra
T. +34 943 309 030
E. argiezkurra@fabrika.eus

Beste Pertsona Eraldatzeko Programak