Datu pertsonalei buruzko informazio-politika: segurtasun-gorabeherak
Arduraduna
Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?
FABRIKA
Helbidea: Miramon pasealekua 181, 20014 Donostia.
Telefonoa: 943 30 90 30
Datu pertsonalei buruzko eskarietarako helbide elektronikoa: administracion@fabrika.eus
Helburua
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalen alorreko segurtasun-arrakalei dagozkien prozesuak kudeatzeko, eta hau aztertzeko: prozesuek pertsonengan izan dezaketen eragina eta ondorioen larritasuna, bai eta komunikazioak eta hartutako neurriak ere.
Legitimazioa
Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?
Lege-eskakizun bat betetzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua oinarri dela.
Hartzaileak Zer kasutan lagatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagatzen, tratamendu horri dagozkion eskakizunak betetzeko ez bada, edo zerbitzuaren euskarri erabiltzeko.
Nazioarteko transferentziak
Zer kasutan egiten dira?
Datuen kudeaketak ez dakar berekin datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.
Kontserbazioa
Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak
Segurtasun-arrakalen kudeaketari dagozkien datu pertsonalak prozesua artxibatu arte gordeko dira, Datuen Babeserako Agentzian aurkeztu den prozedura eta/edo erreklamazioa ere barne dela, halakorik baldin badago. Prozesu hori amaitzean, blokeatuta eta sarbidea mugatua dutela edukiko dira datuak, kudeaketa orokorrari eta, bereziki, datu pertsonalenari dagozkien erantzukizunen preskripzio-epeak igaro arte.
Eskubideak
Zer eskubide dituzu zure datuak guri lagatzean?
Interesdunek eskubidea dute hau jakiteko: ea berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den FABRIKA.
Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzenarazteko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzaten eskatzeko jada ez badira beharrezkoak bildu ziren xedeetarako.
Egoera jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete interesdunek. Eskaera hori egiten bada, erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
Bere eskubideez baliatzeko, arduraduna identifikatzeko atalean ageri den posta-helbidera edo helbide elektronikora bidali behar du eskaria interesdunak. Eskaria egiteko inprimaki-eredu bat dago gure pribatutasun-atarian
Noiznahi aurkez ditzake erabiltzaileak erreklamazioak Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, batez ere bere eskubideez baliatzeko eskaera aintzat hartu ez bazaio, Agentziaren webgunean ageri den posta-helbidean eta/edo helbide elektronikoan.
Segurtasuna
Konfidentzialtasunez tratatuko dira datuak, eta segurtasun-neurri egokiak (teknikoak eta antolaketakoak) aplikatuko zaizkie alda ez ditzaten, gal ez daitezen eta baimenik gabeko inork tratatu edo eskura ez ditzan.