Datu pertsonalei buruzko informazio-politika: Fabrika Proiektua

Arduraduna

Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?

FABRIKA
Helbidea: Miramon pasealekua 181, 20014 Donostia.
Telefonoa: 943 30 90 30

Datu pertsonalei buruzko eskarietarako helbide elektronikoa: administracion@fabrika.eus

Helburua    

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Zenbait bide presentzial, fisiko eta/edo elektronikoren bidez FABRIKA proiektuan izena emateko behar diren datu pertsonalak kudeatzea.
FABRIKA komunitateko kidetza kudeatzea.

Legitimazioa    

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?

Zure adostasuna, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluan oinarritua.
Interes legitimoa, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan oinarritua.
Hartzaileak    Zer kasutan lagatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagatzen, tratamendu horri dagozkion eskakizunak betetzeko ez bada, edo zerbitzuaren euskarri erabiltzeko.

Nazioarteko transferentziak    

Zer kasutan egiten dira?

Datuen kudeaketak ez dakar berekin datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.
Kontserbazioa     Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?<
Erabiltzaileak hautatu duen jarduera garatzeko edo Fabrika komunitateko kide izateko behar diren arte gordeko dira datu pertsonalak, eta blokeatu egingo dira harreman hori amaitzean. Blokeatuta edukiko dira datuak aplikagarri zaien berariazko araudiak agintzen duen preskripzio-epeak bete arte, bai eta kudeaketa orokorrari eta, bereziki, datu pertsonalenari dagozkien erantzukizunen preskripzio-epeak igaro arte ere.

Eskubideak

Zer eskubide dituzu zure datuak guri lagatzean?
Interesdunek eskubidea dute hau jakiteko: ea eurei buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den FABRIKA.
Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzenarazteko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzaten eskatzeko jada ez badira beharrezkoak bildu ziren xedeetarako. 
Tratamenduaren oinarria erabiltzailearen baimena den kasuetan, baimena ezeztatzeko eska dezake erabiltzaileak. Ezeztapenak ez dio eragiten eskaera horren aurretik egindako tratamenduari.
Egoera jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete interesdunek. Eskaera hori egiten bada, erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
Bere eskubideez baliatzeko, arduraduna identifikatzeko atalean ageri den posta-helbidera edo helbide elektronikora bidali behar du eskaria interesdunak. Eskaria egiteko inprimaki-eredu bat dago gure pribatutasun-atarian.
Noiznahi aurkez ditzake erabiltzaileak erreklamazioak Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, batez ere bere eskubideez baliatzeko eskaera aintzat hartu ez bazaio, Agentziaren webgunean ageri den posta-helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Konfidentzialtasunez tratatuko dira datuak, eta segurtasun-neurri egokiak (teknikoak eta antolaketakoak) aplikatuko zaizkie alda ez ditzaten, gal ez daitezen eta baimenik gabeko inork tratatu edo eskura ez ditzan.