Datu pertsonalei buruzko informazio-politika: nola baliatu datu pertsonalen tratamenduari dagozkion eskubideak

Arduraduna     

Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?

FABRIKA
Helbidea: Miramon pasealekua 181, 20014 Donostia.
Telefonoa: 943 30 90 30
Datu pertsonalei buruzko eskarietarako helbide elektronikoa: administracion@fabrika.eus
Helburua    Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Kudeatzea eta bideratzea beren datu pertsonalen tratamenduari dagozkion eskubideak baliatzeko interesdunek aurkeztutako eskariak.

Legitimazioa    

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?
Lege-eskakizun bat betetzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua oinarri dela.
Hartzaileak    Zer kasutan lagatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagatzen, tratamendu horri dagozkion eskakizunak betetzeko ez bada, edo zerbitzuaren euskarri erabiltzeko.

Nazioarteko transferentziak  

Zer kasutan egiten dira?
Datuen kudeaketak ez dakar berekin datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.

Kontserbazioa     

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak

Prozesua amaitu eta artxibatu arte gordeko dira datu pertsonalen tratamenduari dagokion eskubide bati buruzko eskari batetik sortzen diren datu pertsonalak, eta hortik aurrera blokeatuta edukiko dira, sarbidea mugatua dela, hiru urtebetez gehienez ere, hori baita kudeaketa orokorraren —eta, bereziki, datu pertsonalei buruzkoaren— gehieneko preskripzio-epea.
Eskubideak    Zer eskubide dituzu zure datuak guri lagatzean?
 Interesdunek eskubidea dute hau jakiteko: ea eurei buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den FABRIKA.
Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzenarazteko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzaten eskatzeko jada ez badira beharrezkoak bildu ziren xedeetarako. 
Egoera jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete interesdunek. Eskaera hori egiten bada, erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
Bere eskubideez baliatzeko, arduraduna identifikatzeko atalean ageri den posta-helbidera edo helbide elektronikora bidali behar du eskaria interesdunak. Eskaria egiteko inprimaki-eredu bat dago gure pribatutasun-atarian
Noiznahi aurkez ditzake erabiltzaileak erreklamazioak Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, batez ere bere eskubideez baliatzeko eskaera aintzat hartu ez bazaio, Agentziaren webgunean ageri den posta-helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Konfidentzialtasunez tratatuko dira datuak, eta segurtasun-neurri egokiak (teknikoak eta antolaketakoak) aplikatuko zaizkie alda ez ditzaten, gal ez daitezen eta baimenik gabeko inork tratatu edo eskura ez ditzan.