Datu pertsonalei buruzko informazio-politika: kontaktuak edo kanpoko harremanak

Arduraduna     

Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?
FABRIKA 
Helbidea: Miramon pasealekua 181, 20014 Donostia.
Telefonoa: 943 30 90 30
Datu pertsonalei buruzko eskarietarako helbide elektronikoa: administracion@fabrika.eus

Helburua  

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Hauekiko komunikazioa kudeatzea: FABRIKArentzat interesa duten sektore publiko zein pribatuko pertsonak.
Hauekiko harreman komertziala kudeatzea: autonomoak eta enpresarentzat edo harekin lotura duten langileentzat zerbitzu-hornitzaile diren enpresetako ordezkariak

Legitimazioa    

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?
Interes legitimoa, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluan oinarritua.
Hartzaileak    Zer kasutan lagatzen ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagatzen, tratamendu horri dagozkion eskakizunak betetzeko ez bada, edo zerbitzuaren euskarri erabiltzeko.

Nazioarteko transferentziak    

Zer kasutan egiten dira?
Datuen kudeaketak ez dakar berekin datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.
Kontserbazioa     Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak
Gorde egingo dira datu pertsonalak, harik eta interesdunak datu-tratamendua aurkaratzen edo baja ematen duen arte, eta aldaketaren bat izaten bada interesdunaren kargu publikodun edo erakunde publiko zein pribatuetako edo haiei lotutakoen ordezkari izaeran.

Eskubideak    

Zer eskubide dituzu zure datuak guri lagatzean?
Interesdunek eskubidea dute hau jakiteko: ea berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den FABRIKA.
Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzenarazteko edo, hala badagokio, datuak ezaba ditzaten eskatzeko jada ez badira beharrezkoak bildu ziren xedeetarako. 
Egoera jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete interesdunek. Eskaera hori egiten bada, erreklamazioak aurkezteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
Bere eskubideez baliatzeko, arduraduna identifikatzeko atalean ageri den posta-helbidera edo helbide elektronikora bidali behar du eskaria interesdunak. Eskaria egiteko inprimaki-eredu bat dago gure pribatutasun-atarian.
Noiznahi aurkez ditzake erabiltzaileak erreklamazioak Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, batez ere bere eskubideez baliatzeko eskaera aintzat hartu ez bazaio, Agentziaren webgunean ageri den posta-helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Konfidentzialtasunez tratatuko dira datuak, eta segurtasun-neurri egokiak (teknikoak eta antolaketakoak) aplikatuko zaizkie alda ez ditzaten, gal ez daitezen eta baimenik gabeko inork tratatu edo eskura ez ditzan.